XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barry...! Barry...!- oihu egin zuen ahots batek -. Non zaude? Txantxetan ari zara ala?.

Inork ez zuen erantzun. Pozik erantzungo zuen.

Baina muturlotua zegoen eta Sandokan eta Yañez ondoan.

Orduan kanpoko batek zera esan zuen: - Ia, zer egiten dugun? - Bila dezagun!- beste batek.

- Sar gaitezen bada negutokian.

Hori entzun zutenean, larritu ziren bi piratak.

- Zer egin behar dugu?- galdetu zuen Yañezek.

- Zer egin behar dugun...? Txaketa gorri horiei kristoren sorpresa prestatu behar diet. Ikusiko duzu.

Sandokanek prisionariari zera esan zion: - Eta zu kontuz ibili. Ez egin txorakeriarik.

Bestela puinalarekin eztarria ebakiko dizut.

Gainera, punta pozoitua dauka. Kontuz bada...